Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HABI KUTXAK ARRATOIEN KONTROLERAKO

Herriko hainbat lekuetan karraskarien (mendiko arratoi beltzen) ugaritzea atzeman
dela jakinarazi digute. Karraskarien kontrolerako Udaletxean kontratatua dugun zerbitzua
estoldetan bizi diren arratoi arruntentzako balio du soilik. Arratoi arrunta lur azpian
(estoldetan) bizi da eta ez da, normalean, kanpora ateratzen. Beraz, arratoi mota horien
kontrola pozoinen bidez egin daiteke arriskurik gabe (pozoina eta pozoindutako arratoiak
lurrazpian geratzen dira eta beste animaliek edo pertsonek ezin dituzte jan). Aldiz, mendiko
arratoi beltzekin ez du metodo horrek balio oso arriskutsua izan baitaiteke (haurrek,
txakurrek, katuek, hegaztiek…jan dezakete pozoina).

Horrelako izurriteekin lan egiten duten Ingurumen Departamentuko hainbat
teknikariri kontsulta egin ostean, hontz zurirako habi-kutxak ipintzea erabaki dugu. Hontz
txuria arratoi eta lursaguen harrapakari bikaina da. Erriberako hainbat herrietan aspalditik
dabiltza beraiekin lanean laborantzetako lursaguen izurriteak kontrolatzeko eta oso emaitza
onak dituzte. Aldiz, azken hamarkadetan ugalketarako lekuak “galdu” dituzte (teilatuetako
zirrikitu ilunak, ganbarak, e.a.), etxeen zaharberritzeak direla medio.
Ugalketak arrakasta izan dezan, maiatzan elizako kanpaindorrera ez igotzea eskatzen dizuegu
(habi kutxa bat han ipina da).
Orain itxarotea besterik ez zaigu geratzen: ea hontz txuriak kutxa hauetan ugaltzen
animatzen diren eta arratoiak jaten hasten diren.