Nafarroako Gobernuaren trantsizio energetikorako toki entitateei emandako laguntzen bidez, Bidaurretako Udalak LED motako argiak jarri berri ditu, udalerriko kontsumo elektrikoa murrizteko helburuarekin. Guztira, Nafarroako Gobernuak 9.579,05 €-ko dirulaguntza emango du.
Ekintza hau udalerriko energia-eraginkortasuna hobetzeko eta karbono-aztarna murrizteko Udalak abian jarri dituen zenbait jarduketaren barruan kokatzen da. Ildo horretan, 2020an instalazio fotoboltaiko bat jarri zen udal pilotalekuko teilatuan.