Bidaurretak 168 biztanle ditu, eta malda handiko herria da. Hirigunean zuhaitzen presentzia handia bada ere, horiek ezpondetan daude, eta haien itzala alferrik galtzen da urteko hilabete eta ordurik beroenetan intsolazio handia jasaten duten kale eta plazetan. Arazo hori bera errepikatzen zen Bidaurretako plaza nagusian, udal-eraikinaren eta elizaren ondoan, hain justu herriko zerbitzu nagusiak daude lekuan: taberna-elkartea, ludoteka, kultura- eta kirol-jardueretarako aretoak eta eliza. Belaunaldi ezberdinak elkartzen dira bertan. Plaza horretan ezki-ilara bat dago ezponda baten gainean, eta haren itzala alferrik galtzen da eguneko ordurik beroenetan. Proiektu honen bidez, espazio berri bat sortu nahi izan da ezkien itzalpean eta hormigoizko eraikin eta zoruetatik urrun, bero-uhartearen efektua areagotzen baitute. Espazio berri hau ezpondarin gainean eraiki da hegalkinez, eta bero-inertzia gutxiko materialak erabili dira, zura adibidez. Gainera, hegala denez eta eraikinetatik urrun dagoenez, zorua aireztatuta geratzen da eta haizeak libreki zirkulatzen du, espazioari freskotasun handiagoa emanez.
Klima-aldaketaren ondorioen aurrean herriaren erresilientzia indartzeaz gain, dauden baliabide naturalak aprobetxatuz, beste helburu batzuk ere lortu nahi izan dira, hala nola mugikortasun murriztua duten pertsonentzako irisgarritasuna bermatzea, oztopo arkitektonikoak saihestuz, ur-iturriak instalatuz ahoko uretarako sarbidea bermatzea, biodibertsitatearen kontserbazioa hobetzea saguzarrentzako babeslekuak instalatuz eta erabilera handiagoko espazio publikoen hobekuntza termikoa bermatzea, hiri-espazio trinkoak eta funtzio anitzekoak sortuz.
Auzolanean diseinatu eta gauzatutako proiektua da. 168 biztanleko herri batetik, 58 pertsonak parte hartu dute guztira, 50 auzolan baino gehiago deitu dira, hau da, guztira 1.400 ordu inguru auzolan suposatu dute. Auzolanen antolakuntza modu berritzailean egin da, proiektuaren faseak, fase bakoitzeko zeregin zehatzak, beharrezkoak diren materialak, beharrezko eskulana eta beharrezko ezagutza (gremioak) oso ondo definituz. Azken torlojua nola jarri ere planifikatu da, jende guztiak parte hartu ahal izan dezan, bere ezagutza eta inplikazio gogoan oinarrituta. Gainera, emakumeek egin izan ohi dituzten baina erabat ikusezin bihurtu diren zeharkako zereginak ikusarazi dira: hamarretakoak prestatzea, fakturak eta ordainketak biltzea, aseguruen kudeaketa, dirulaguntzen kudeaketa, etab. Hori guztia bere burua borondatez eskaini zuen pertsona talde batek koordinatuta. Hasierako ideia, gainera, parte hartzeko prozesuan zehar herritarrek mahai gainean jarri dituzten beharretara egokitzen eta aldatzen joan da.
Proiektu hori ezin izango zen gauzatu Nafarroako Gobernuaren finantzaketarik gabe.
guztira 50.570 €-ko bi dirulaguntzaren bidez, gastuen ia % 100 estaliz: 52.344,69 €”Toki Erakundeentzako dirulaguntza, hirigintzaren arloko ekintza berritzaileak egiteko, dokumentuak eginez edo espazio publikoetan inbertsioak eginez 2023an”: 24.372,08 euroko dirulaguntza.
“Toki-erakundeentzako dirulaguntzak klima-aldaketara egokitzeko jardueretarako – PIMA Klima Aldaketa Plana (2023. partida)”: 26.197,92 euroko dirulaguntza.
Horri gehitu behar zaizkio 2022an gauzatutako eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako proiektua idazteko eta ur-iturria instalatzeko kostuak, lehen aipatutako dirulaguntzen ildotik: 6.202,08 €-ko dirulaguntza, 7.585,77 €-ko guztizko kostua duena.