Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ETXAURIBARREKO BASO-SUTEEN AURREAN PAISAIA ERRESILIENTEAK

Nafarroko Gobernuak, 2030 Tokiko Agendarako dirulaguntzen bidez, baliabide ekonomikoak eman dizkie Etxauri Ibarreko udalei 2023an honako azterlana egiteko: “Etxauri, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Belaskoain eta Zabalza udalerrietan (Etxauribar), baso suteen hedapenean kritikoak diren eremuen diagnostikoa eta haien prebentziorako nekazaritza, basogintza eta abeltzaintzaren bitartez kudeatzeko jarraibide orokorrak”. 

Lanaren helburua suteak zabaltzako eremu kritikoak aurkitzea da, hau da, sua itzaltzeko gaitasunetik kanpo dauden eremuak, hedatzeko aukera murrizteko kudeaketa-puntu estrategikoak zehaztea eta gune estrategiko horien kudeaketarako jarraibide orokorrak ezartzea.

Funtsean, nekazaritza eta abeltzaintza lurralde-kudeaketako moduak diagnostikatu eta proposatu nahi dira, Etxauribarren erresilienteak diren paisaiak eratzeko.

Informazio gehiago: 

Memoria_PAISAJES RESILIENTES VALLE DE ETXAURI