Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SASKIGINTZA TAILERRA ETA ONDARE IMMATERIALARI BALIOA EMATEA

 

Nafarroako Gobernuak % 70ean kofinantzatutako proiektua, 2030eko Tokiko Agendaren esparruan. Ekintza hauek egin dira:

Saskigintzako tailer bat egitea. Bi zati izan zituen:
1. Txema Oderizek (Etxarriko alkatea) eta Javier Asensiok (nekazal eta ijito tradizioaren ikertzailea) gidatutako lehen sarrera saioa. Bertan, María Hernández Giménez eta bere senar Fortunato aurkeztu ziren, bere artisau jarduera azaldu zen eta bertaratutakoengana ijitoen kulturara hurbildu zen.
2. Lau orduko hiru saio, zumez egindako saskigintza ikasteko. María Hernández Giménez andreak bere ezagutzak eskaini zizkigun (hainbat landarerekin ehuntzeko teknikak, landare-materialen bilketa, saskigintzan erabiltzen diren espezie botanikoak…).
María Hernández Giménez andrearen testigantza jaso da LABRIT FUNADAZIOAK egindako ondare inmaterialaren proiektuan.
Proposamen honek hiru zati ditu:
1. Mariaren memoria jasotzea (3 orduko bizi-historia, metodologia antropologikoaren bidez ikus-entzunezko formatuan jasoa).
2. Elkarrizketatik ateratako bizitza baten sekuentziak, gertaera eta gai zehatzak aurkitzeko aukera ematen dutenak.
3. Argazki interpretatuak.

Hemen ikus daiteke lehen aurkezpen-saioaren laburpena: