Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ZER NAHI DUGU DENON ETXEAN? udal eraikina eraberritzeko partaidetza prozesua

BIDAURRETAKO UDALETXEA ETA ERAIKIN KOMUNITARIOA OSORIK BERRITZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

Prozesu horren helburua da bizilagunen eta eraikinaren erabiltzaileen artean bide-orri bat eta aurreproiektu bat adostea eraikina eraberritzeko. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren laguntza dugu, tokiko erakundeetan parte hartzeko prozesuetarako deialdiaren bidez. Zehazki, 11.369,16€-ko diru-laguntza eman da, eta proiektuak 14.211,45 €-ko kostua izango du guztira. NOMMAD gizarte-ekimeneko mikro-kooperatibak dinamizatuko du prozesua, eta OREKARI mikro-kooperatibak idatziko du aurreproiektua.

Prozesu hori abiatzeko, parte-hartze esparru bat adostu da, non prozesuaren eta erreformaren gutxienekoak eta muga batzuk ezarri diren, hurrengo irudian ikusten den bezala. Udalbatzak eta Saigola Elkartearen Batzarrak, eraikinaren erabiltzaile nagusiak, esparru hori berretsi dute.

Behin esparrua adostuta, prozesuaren bigarren faseari ekingo zaio, eta, tailerren, inkesten eta elkarrizketen bidez, interesa duten alderdi guztien parte-hartze handia bilatuko da, eraikinean erabilera eta interes desberdinak dituzten pertsonengana iristen saiatuz, generoaren eta belaunaldien arteko ikuspegiarekin. Horrela, ondorengo irudian parte-hartze prozesua zehazten da:

Informazio gehiago nahi izanez gero, prozesua laburbiltzen duen dokumentu hau duzue (gazteleraz):

RESUMEN PROCESO PARTICIPACIÓN